Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Abel Barriola izango da gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Saioak Leitzara egingo du jauzi, Iruso jatetxeraino. Xabier Perurena da bertoko sukaldaria, eta bere entsalada bereziaren sekretua zein den erakutsiko du.
-
Joseba Arguiñano eta Abel Barriola pilotari ohia. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur, Abel Barriola pilotari ohia hartuko dute "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan, eta patata gnocchiak perretxikoekin prestatuko dituzte biek batera. Sukaldean dabiltzan bitartean, pilotari ohiaren bizitza eta ibilbide profesionala izango dituzte hizpide.
Abel leitzar peto-petoa da, beste hainbat pilotari eta kirolari bezala, eta Iruso jatetxeraino joango da saioa. Xabier Perurena da bertoko sukaldaria, eta bere entsalada bereziaren sekretua zein den erakutsiko du.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.