Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bakailaoa, baratxuri-kremarekin
Bakailaoa, baratxuri-kremarekin
Osagaiak
  • Bakailao pusketa bat, gatzgabeturik
  • Endibia bat
  • Tipula bat
  • Tomate-xerra
  • Cherry tomateak 2
  • Baratxuri-buru eder bat
  • Esne-gain likidoa 100 gr
  • Oliba-olioa eta gatza
  • Ehotako piperbeltza
  • Ardo zuri pixka bat
Prestaketa

Hasteko, tipula eta zatitutako endibiak zartagin batean egin olio pixka batekin. Ondoren, bota ehotako piperbeltza gainetik eta dena gorritzen denean, ardo zuria bota eta beste bi minutuan sutan utzi. Gero sutatik atera eta gorde.

Bestetik, lapiko batean, baratxuri-burua egosi, eta hozten denean, zuritu eta gorde.

Beste lapiko batean, esne-gain likidoa irakiten jarri eta baratxuria txikiturik gehitu behar da. Jarraian, ondo nahastu, eta agortzen utzi. Ondoren, hozten utzi.

Bitartean, bakailaoa galdarraztatu eta ondo lehortzen utzi.

Laberako plater batean, tomate-uztaia oinarria jarri, oliba-olioarekin eta gatzarekin apainduta. Tipula eta endibiak gainean jarri.

Horren gainean, bakailaoa ipini, eta esne-gainaren eta baratxurien krema gainetik bota. Sartu labean gainerretzeko, eta urreztatzen denean atera.

Zerbitzatzerakoan, apaindu gehien gustatzen zaizuen moduan.