Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Umandi jatetxeko Irune Mujika, 'Txoriene' saioan

Araian dago Umandi jatetxea eta bertan prestatzen dituen platerak egiten erakutsiko digu Xuban Intxaustik gidatutako saioan.

  • Umandi jatetxeko Irune Mujika 'Txoriene'n

    Umandi jatetxeko Irune Mujika 'Txoriene'n

Umandi jatetxeko Irune Mujika izango da 'Txoriene' gastrotalkeko hamabigarren gonbidatua. Araian dago Umandi jatetxea eta Irune da bertako jabea. Xuban Intxaustiren 'Txoriene' etxean, jatetxean prestatzen dituzten platerak egiten erakutsiko digu.

Txiki-txikitatatik izan zuen Irunek sukalderako bokazioa. Bere betiko ametsa zen sukaldari izatea eta jatetxe bat irekitzea. Bide horri, ordea, ez zion 25 urte eduki arte heldu. Ordurarte, Barrundiako Udalean aritu zen lanera. Egoerak bultzatuta, bizitza aldatu eta jatetxea irekitzea erabaki zuen. Orduan sortu zuen Umandi proiektua.

Bere jatetxean sukaldaritza tradizionala eskaintzen du, goxoa eta asko mimatua. Umandiko sukaldean garaian garaiko produktuak erabiltzen dira.

Xuban Intxaustik aurkezten duen ETB1eko gastrotalk estiloko saioan, jatetxean ohikoak dire hainbat errezeta prestatzen erakutsiko digu. Astelehenean Gasteiztar gutizia eta bakailao zatia, muskuilu saltsaren gainean prestatuko ditu; asteartean, anana entsalada eta oreina ardo beltzetan egingo ditu; asteazkenean, goxoa eta onddo eta ganba krepeak maneiatuko ditu; ostegunean, tipulatx eta otarrainxken nahaskia eta eskalope nafarra patata arranditsuekin; eta, azkenik, ostiralean, gari-zainzurien eta urdaiazpiko iberikoaren hostopila eta amona Ramonaren bilkariak prestatuko ditu.