Bitxikeriak -

Espazioa

'Superilargia'ren eklipsea izango da igandean, 33 urtean lehenengoz

Ilargia ohi baino % 14 handiagoa eta % 30 dirdiratsuagoa izango da. Fenomenoa lehenengo aldiz ikusi ahal izango da 1982tik, eta ez da berdinik izango 2033ra arte.

Ilargia. Argazkia: Efe
Ilargia.
Ilargia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Superilargia'ren eklipsea izango da irailaren 28ko goizaldean, eta, eguraldiak laguntzen badu, Ilargia normalean baino % 14 handiagoa eta % 30 dirdiratsuagoa ikusi ahalko da Euskal Herritik.

Adituek azaldu dutenez, 1982tik izango den era honetako lehenengo eklipsea izango da, eta 2033ra arte ez da halakorik berriro ikusiko.

Ondo ikusteko, herri eta hiriguneetatik aldentzea aholkatu dute, argiaren kutsadura saihesteko.

Ilargiak Lurraren inguruan duen orbita eliptikoa delako gertatzen da 'superilargia'ren fenomenoa. Izan ere, Ilargiaren eta Lurraren arteko batez besteko distantzia 384.600 kilometro ingurukoa bada, 405.600 kilometroraino urruntzen da batzuetan, baina 363.700 kilometrora ere gerturatzen da, NASAren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea