Bitxikeriak -

Polemika

Beasaingo lorategiek sare sozialak eta herritarrak aztoratu dituzte

Senpere plazako jardinera berrietako loreek marrazten zituzten figurak hautsak harrotu dituzte herrian eta sare sozialetan. Irudiek gizonezkoen organo genitalak aditzera ematen zituzten.

Senpere plazako lorategiak Beasainen (Gipuzkoa). Argazkia: EiTB
Senpere plazako lorategiak Beasainen (Gipuzkoa). Argazkia: EiTB
Senpere plazako lorategiak Beasainen (Gipuzkoa). Argazkia: EiTB

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senpere plazako lorategiak berritzeko lanak ekainaren hasieran abiatu zituen Beasaingo Udalak (Gipuzkoa). Altzairuzko egitura berri bat eraiki eta lurrarekin bete zuten. Jardinerak ordezkatu zituzten.

Lanak astebete eskasean amaitu ondoren, jardinera berrietako loreek marrazten zituzten figurek hautsak harrotu dituzte herrian eta sare sozialetan. Irudiek gizonezkoen organo genitalak aditzera ematen zituzten.

Polemika ikusita, herriko buruzagiek lorategiak berriz aldatzeko erabakia hartu zuten, irudiak moldatzeko.

Lortegia Beasaian

Lorategien afera bolo bolo ibili da hiritarren ahotan. Argazkia: WhatsApp

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Beasain albisteak