Bitxikeriak -

Donostia

David Bisbal abeslaria, San Martin Merkatuan

Almeriako pertsonaia ezagunak barazkiak erosi zituen Tomas Imazen postuan, eta bideoa partekatu.

Abeslariak zabaldutako bideoaren irudi bat.
Abeslariak zabaldutako bideoaren irudi bat.
Abeslariak zabaldutako bideoaren irudi bat.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Bisbal abeslariak Donostian eman du asteburua.Larunbat euritsuan San Martin Merkatura hurbildu da baserriko produktuak erostera.

Abeslariak Twitterren duen kontuan argiratutako eta San Martin Merkatuak Facebooken duen orrialdean partekatutako bideo honetan, Rosanna Zanetti neska-lagunarekin ageri da Donostian. Bisbal Tomas Imaz barazki postura hurbiltzen da, "paella bat egiteko barazki goxoak erostera".

Erosketak eskuan, azoka barrena ikus daiteke abeslaria, bisitariek eta saltokiko langileek argazkiak egiten dizkioten bitartean.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak Albisteak