Bitxikeriak -

Ekimen arrakastatsua

Bost milioi 'Antxoa aurpegi', Urtezahar-gaueko mozorro arrakastasua

Bilboko "InuxentDay" enpresak izugarrizko arrakasta izan du 10 egunean "Antxoa aurpegiren" bost milioi mozorro merkaturatuta, Interneteko azken "memean" oinarrituta.

"Antxoa aurpegia"ren mozorroa. Irudia: EiTB
"Antxoa aurpegia"ren mozorroa. Irudia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Aurpegi antxoa"ren mozorroa izango da, zalantzarik gabe, Urtezahar-gaueko izarra, eta, segur aski, baita 2017ko inauterietakoa ere. Bilboko "InuxentDay" enpresak izugarrizko arrakasta izan du 10 egunean “Antxoa aurpegiren” bost milioi mozorro merkaturatuta, Interneten birala bihurtu den azken “memean” oinarrituta.

Inocencia Etxebarria enpresako zuzendariak esklusiban eitb.eusi azaldu dionez, “eskaera hainbeste igo da, non, Amancio Ortegari, Inditexeko presidenteari, Europa hegoaldeko ehun-enpresa guztietako produkzioa uzteko eskatu diogula. Gu bilbotarrak gara; zerbait motz gelditu garela uste dugu, baina produkzio maila horretan ahal dugun moduan aurrera egingo dugu”.

“Harrigarria badirudi ere, antxoa mozorroaren elementu inspiratzailea izateko aukeraketagatik bakarrik agertu da Ortega mesfidati. Olagarro bategatik ordezkatzeko eskatu digu, baina ezinezkoa zela azaldu diogu, Wismichu olagarroarekin bideo biral bat egiteko konbentzitu ezean. Biak galiziarrak izanda, agian ondo deritzaio eta datorren urterako ere mozorroa dugu”.

“InuxentDay” enpresak 100 milioi euroko mozkinak lortzea aurreikusi du, mozorro arrakastatsu honen bitartez. Diru guztia “Kantauri itsasoan, eta ez Karibean, antxoak haztera” zuzentzea pentsatu du.

Inocenciaren hitzetan, “negoziazio plana dagoeneko amaitu dugu. Kapitalaren % 0,2a I+Gra (Ikerketa eta Garapena) bideratuko dugu. Gainerakoa D+Ira (Gozamena eta Inhibizioa). Apustu arriskutsua da, baina saiatu egingo gara, bizi osoa ematera iritsi arren”.

Azalpena: Testu hau ostegun honetan, inuzente egunean, argitaratu zen; eitb.eusek ospakizunarekin bat egin nahi izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea