Krisi Ekonomikoa -

Aparteko soldata Euskadin

Behin-behineko langile publikoek ordainsaria itzuli beharko al dute?

Gabonetako aparteko soldatari dagokion zenbatekoa jaso zuten Eusko Jaurlaritzako aldi baterako langile publikoek ez dute diru hori itzuli beharko, oraingoz behintzat. Baina aldundietakoek?

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako behin-behineko 12.000 langile publikok Gabonetako aparteko soldatari dagokion zati proportzionala jaso zuten ekaina eta abendua bitartean. Langile horiek, baina, ez dute diru hori itzuli beharko, oraingoz behintzat. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak Euskadiko langileen Gabonetako ordainsariaren inguruan kaleratuko duen ebazpena jakin arte itxarongo du Jaurlaritzak erabaki hori hartzeko.

Joan den astean, Gabonetako aparteko ordainsariaren zati proportzionala euren kitapenetan jaso zuten Administrazioko behin-behineko langileek kopuru hori itzuli egin beharko zutela iragarri zuen Jaurlaritzak. Baina orain iritziz aldatu eta Auzitegi Konstituzionalak zerbait esan bitartean ordainsaria ez eskatzea erabaki du.

Aldundietan?

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez die behin-behineko langileei diru hori itzultzea eskatuko, Aldundiak berak azaldu duenez, inork ez baitie jakinarazi behin-behineko langileen ordainsaria berreskuratu behar dutenik. Beraz, ez dute horretarako izapiderik abiarazi.

Araban, aldiz, uztailean bertan erabaki zuen Javier de Andresen Gobernuak kontratua bukatzen zuten behin behineko langileei zenbateko hori ez ordaintzea. Ondorioz, langileek ez zuten diru hori jaso.

Bizkaian, berriz, egoera ez dago argi, Aldundiak ezbaitu oraindik gaiaren inguruko erabakirik hartu, bertako iturriek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea