Krisi Ekonomikoa -

Etxebizitza

EAEko etxebizitzen prezioa egonkor mantendu da 2014an

Nafarroan behera egin du (% 4,2), eta Estatuan, berriz, % 1,8 egin du gora, sei urtez jaitsi ondoren.

EAEko etxebizitzen prezioak ez du gorabeherarik izan 2014an. Argazkia: EiTB
EAEko etxebizitzen prezioak ez du gorabeherarik izan 2014an. Argazkia: EiTB
EAEko etxebizitzen prezioak ez du gorabeherarik izan 2014an. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen prezioak gorabeherarik gabe (% 0) itxi zuen 2014. urtea Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 4,2 egin zuen behera Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.

Etxebizitza berrien prezioari dagokionez, egonkor mantendu zen urte osoan EAEn, eta % 4,4 jaitsi zen Nafarroan; % 3,8, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Bigarren eskuko etxebizitzen prezioari dagokionez, prezioak paretsu ibili ziren EAEn eta Nafarroan. Gorabeherarik gabe amaitu zen urtea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Nafarroako Foru Erkidegoan, berriz, % 4,1eko jaitsiera izan zen aurreko urtearekin alderatuta eta % 9,9koa, aurreko hiruhilekoarekin erkatuta.

EAEn eta Nafarroan ez bezala, Espainiako Estatuan gora egin zuen etxebizitzen prezioak, % 1,8, hain zuzen, 2008an krisi ekonomikoa hasi zenetik izandako beheranzko joera iraulita.

Espainiako Estatuko datuei erreparatuta, 2014an etxebizitza berriak % 1,9 garestitu ziren eta bigarren eskukoak % 1,7.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Nafarroa gaur EAE Espainia argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Kontsumoa Etxebizitza gaur