Ekonomia -

Dokumentazioa

Zer dira mendeko finantza-ekarpenak eta nola eskuratu daitezke?

Lehentasunezko akzioak eta mendeko ekarpenak antzeko finantza-produktuak dira, baina badute alderik, Credit Agricole Mercagentesek azaldu duenez.

Argazkia: Kontsumobide.
Argazkia: Kontsumobide.
Argazkia: Kontsumobide.

G. Palacios

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ZER DIRA LEHENTASUNEZKO AKZIOAK?

Erakunde batek jaulkitako baloreak dira. Ez dakarte kapitalaren parte izatea, eta ez dute botoa emateko eskubiderik bermatzen. Betiko dira, eta horien errentagarritasuna ez dago ziurtatuta.

Lehen urteko ordainsaria finkoa da, eta bigarren urtetik aurrera Euriborrari edo beste tasa bati lotuta dago. Ordainsaria konpainiaren irabazien araberakoa da.

Produktu konplexua da, arrisku handikoa; izan ere, errentagarria izan daiteke, baina galerak izatea ere eragin dezake.

 

ZER DIRA MENDEKO FINANTZA-EKARPENAK?

Kooperatibek ez dute baimenik akzioak emititzeko. Beraz, Eroskik eta Fagorrek mendeko finantza-ekarpenak deitutako finantza-produktuak merkaturatu zituzten, dirua biltzeko asmoz.

2002, 2004 eta 2007. urteetan merkaturatu zituzten, BBVA, Banco Santander edo Euskadiko Kutxa finantza-erakundeen bidez. Lehentasuneko akzioek ez bezala, finantza-erakundeek ezin dituzte mendeko ekarpenak jaulki. Horrenbestez, jaulkitzaileak konpainiak dira, eta horiek merkaturatzen dituztenak bankuak edo aurrezki kutxak.

 

LEHENTASUNEZKO AKZIOAK ETA MENDEKO FINANTZA-EKARPENEN ARTEKO ALDEA

Credit Agricole Mercagentes-en arabera, bi produktuen arteko antzekotasunak ezberdintasunak baino gehiago dira, tituluen jaulkitzaileentzat kapitala direlako eta iraungitze datarik ez dutelako, mendeko ekarpen batzuetan izan ezik.

Eroskiren eta Fagorren publizitate liburuxketan argi azaltzen da jaulkitzaileak likidazioa egiten duenean bakarrik iraungiko direla, baina egon badago aurretik amortizatzeko aukera ere.

Ezberdintasun nagusia, berriz, ondokoa da: bi produktuetan ordainsaria aldakorra (Euriborrari lotuta egon ohi da) izan arren, mendeko ekarpenei dagokienez, aipatu ordainsaria ez dago konpainiaren irabazien menpe. Hori dela eta, Eroskik eta Fagorrek ez diote utzi bonuak ordaintzeari.

 

MENDEKO EKARPENAK ESKURATZEKO PROZESUA

Fagorren eta Eroskiren mendeko ekarpenak kooperatiba horietako langileek nahiz bestelako herritarrek eskuratu zituzten. Merkaturatu zirenean Mifid izeneko legea (arau horren bitartez Europar Batasunak finantza-zerbitzuak arautzen ditu, inbertitzailea babesteko) ez zegoen indarrean. Hala ere, Eroskiren eta Fagorren publizitate-orriak oso argiak ziren, eta inbertitzaile guztiek aipatu produktuen xehetasun guztien berri izan behar zuten.

Egun, mendeko ekarpenak produktu konplexutzat jotzen dira, ez daude kualifikazio nahikorik ez duten inbertitzaileei zuzenduta, Credit Agricole Mercagentesek zehaztu duenez.

Mendeko ekarpenak jaulki ostean, likido gutxiko bigarren merkatu bat eratu zen, produktu horien benetako balioa erakusten ez zuena. Ondoren, 2012an SEND izeneko plataforma elektronikora pasatu zituzten, eta likidazioak hobera egin zuen, produktu horien prezioa egungo testuingurura moldatuta.

Mendeko ekarpenak egunero eros daitezke, 09:00ak eta 16:30 bitartean. Prezioa horren balio nominalaren % 30 eta % 40 artekoa da, seriearen arabera. Mendeko ekarpenak eskuratzeko SEND plataforman jarduten duen finantza-erakunde baten bitartekaritza ezinbestekoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea