Ekonomia -

EAE-ko 'opor fiskalak'

50 milioi euroko isuna proposatu du Europar Batasuneko Abokatutzak

Proposamena ez da loteslea, baina Luxenburgoko Auzitegiak ia beti onartu eta betearazten du.

Europako Batzordeak legez kanpokotzat jo zituen 'opor fiskalak'. EiTB
Europako Batzordeak legez kanpokotzat jo zituen 'opor fiskalak'. EiTB
Europa, aldundiei 50 milioiko isuna jartzearan alde

1:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eleanor Sharpston Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak 50 milioi euroko isuna proposatu du EAEko 'opor fiskalen' auzian.

Proposamena ez da loteslea, baina Auzitegiak proposamenen % 80 onartu eta betearazten ditu.

Hasiera batean, zigorra Espainiako Erresumaren aurka zuzenduta dago, baina, segur aski, EAEko Foru Aldundiei kobratuko die ondoren. Orain, EBko Justizia Auzitegiko epaileak proposamena aztertzen hasiko dira, eta hurrengo hilabeteetan emango dute epaia. Orduan zehaztuko dute behin betiko isuna zein izango den.

Erabaki horrekin, EBko abokatuak arrazoia eman dio Europako Batzordeari, Espainiaren aurka egitea eskatu baitzuen. Dena dela, Bruselak eskatutakoa (64 milioi eurokoa) baino isun txikiagoa proposatu du azkenean.

Sharpstonek aitortu du Espainiak legez kanpoko diru-laguntza guztiak berreskuratu dituela (500 milioi euro inguru), baina gehienak epez kanpo jaso dituela gaineratu du.

Halaber, "disuasio-neurri" gisa ere proposatu du isuna, beste estatu kideek antzeko laguntzarik ez onartzeko.

"Arau-haustea larria da, diru-laguntza horien zenbatekoa antzeko beste auzi batzuetan aztertu dena baino handiagoa baita, eta estatu kideen arteko merkataritza-harremanetan luzaroan eragiteko modukoa baita. Are gehiago, 2006. urtean epaia atera zenetik, lau urte baino gehiago pasatu ziren diru-laguntzak berreskuratzen hasi ziren arte", adierazi du abokatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea