Ekonomia -

Manifestazioa

Milaka pertsonak 'astakeria'tzat jo dute Bilboko ekonomia foroa

Euskadiko CCOO, UGT eta USO sindikatuak, eta Europako Sindikatuen Konfederazioaren babesarekin, hiriburuko kaleetan izan dira "austeritate politiken eta murrizketen" kontra egiteko.

Sindikatuen Europako Konfederazioko idazkari nagusia ere bertan izan da. EFE
Sindikatuen Europako Konfederazioko idazkari nagusia ere bertan izan da. EFE
Foro Ekonomikoaren aurkako manifestazioa hartu dute Bilboko kaleek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka eta milaka lagun "austeritate politiken eta murrizketen kontra" manifestatu dira Bilboko kaleetan zehar, eta "astakeria"tzat jo dute Guggenheim Museoan egitekoa den ekonomia foroa.

Manifestazioak, Euskadiko CCOO, UGT eta USO sindikatuek deituta, Europako Sindikatuen Konfederazioaren babesa jaso du. Konfederazioak 35 herrialdetan afiliatutako 60 milioi langile batzen ditu, eta Jozef Niemiec, idazkari nagusia, bertan izan da.

Halaber, Jose Antonio Pastor eta Txarli Prieto PSE-EEko Bizkaiko eta Arabako idazkari nagusiek ere parte hartu dute protestan, 'Stop austericidy-FMI Pikutara!' leloa zuen pankartaren atzean, Ezker Batua eta Ezker Anitza alderdietako kideekin batera.

Martxaren hasieran, Jozef Niemiec Europako Sindikatuen Konfederazioaren idazkariaren ondokoa "Troikak proposatutako austeritate neurrien" kontra azaldu da, eta inbertsio plan baten alde egin du, "kalitatezko enpleguak eta obra publikoak egiteko, ekonomia suspertzen laguntzeko".

Bestalde, Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusiak salatu duenez, Guggenheim Museoan astelehenean egitekoa den ekonomia foroak agerian utziko du "Europan aplikatzen ari den gobernantza".

Raul Arza Euskadiko UGTko idazkari nagusiak, halaber, "austeritate politiken kontra" daudenen "bozgorailua" izatearen alde egin du, eta, ohartarazi duenez, "krisiak gehien zigortutako herrialde batera etortzea astakeria da, eta baita probokazioa ere, enplegu barik dauden langileentzat".

Azkenik, Margarita Iza USOko ordezkariaren arabera, egungo doitasun politikek langileak "egungo egoeraren erantzule" izatea eragiten dute, "arduradunak ez direnean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea