Ekonomia -

Ekonomia Foroa

Erregea Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariarekin bildu da

Juan Carlos erregea Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentearekin ere izan da, GFS Global Forum Spain 2014 foro ekonomikoaren bezperan.

Christine Lagarde, Juan Carlos erregea eta Luis de Guindos. Argazkia: EFE
Christine Lagarde, Juan Carlos erregea eta Luis de Guindos. Argazkia: EFE
Erregea Christine Lagardekin bildu da

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako erregea igande arratsaldean iritsi da Bilbora, eta Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariarekin bildu da, astelehen honetan Bizkaiko hiriburuan egingo den GFS Global Forum Spain 2014 foro ekonomikoaren bezperan.

Juan Carlos eta Lagarde Bilboko hotel batean bildu dira. Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa ere izan da bilera horretan.

Lagarde 19:05 aldera iritsi da

40 minutuko bilera izan da, eta erregeak eta Lagardek nazioarteko ekonomiaz eta, batez ere, Espainiakoaz aritu dira.

Bilera horretan, De Guindos ministroa, Rafael Spottorno Erregearen Etxeko burua, Xabier Giocanti Christine Lagarderen senarra, eta Martin Mühleisen NDFko zuzendariaren taldeko burua ere izan dira.

Lagardekin izan ostean, erregea Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentearekin izan da, eta Euroguneko egoerari buruz eta Grezia eta Portugaleko garapen ekonomikoaz hitz egin dute. Bilera horretan Cornelis van Rij Herbehereek Espainian duten enbaxadorea ere izan da.

Astelehen honetan Bilbok hartuko duen Espainiako eta Europako ekonomiei buruzko eztabaidarako ekitaldiaren bezperan izan dira bi bilerak.

10:15ean eman dio hasiera erregeak ekonomia foroari. Ekitaldian, De Guindos eta Iñigo Urkullu lehendakaria ere izango dira.

Ondoren, Lagarderen txanda izan da. NDFren zuzendariak eman du lehen hitzaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Non dago errege emeritua gaur? Espainiako Gobernua bideoak NDF albisteak gaur Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak