Ekonomia -

Lan Eskaintza Publikoa

Jaurlaritzak 80 bat plazako LEPa egingo du Administrazioan

Bestalde, Cristina Uriaretek iragarri du Hezkuntzako bi Lan Eskaintza Publikoak 2015eko uztailean izango direla.

Josu erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Publiko eta Justizia sailburua. Argazkia: EiTB
Josu erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Publiko eta Justizia sailburua.
Josu erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Publiko eta Justizia sailburua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Lan Eskaintza Publikoa (LEP) onartu eta deituko du urtea amaitu aurretik Administrazio orokorrean, ebazpen baten ondorioz 80 bat plaza bete beharko dituztelako.

Josu erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Publiko eta Justizia sailburuak PSE-EEren galdera bati erantzuterakoan egin du Lan Eskaintza Publikoaren iragarpena.

Osoko bilkura horretan, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak iragarri du bere Saileko bi LEPak datozen hilabeteotan onartuko dituztela, 2015eko uztailean egite aldera.

Erkorekak gogorarazi duenez, gainera, Jon Darpon Osasun sailburuak gaur bertan baieztatu du aurten onartuko dutela Osakidetzarako aurreikusitako bi LEPetako lehena.

Gainera, Espainiako Gobernuak Ertzaintzaren 120 plazako LEParen kontra jarritako helegitea bertan behera utziko duela azpimarratu du, eta atzera egin ezean, Jaurlaritzak ere prest dituela helegiteak.

Administrazio orokorrari dagokionez, Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, urtea amaitu aurretik lekualdatze lehiaketa deituko du A eta B kategorientzat, teknikarientzat eta goi mailako lizentziatuentzat.

Era berean, 80 bat plazako LEPa iragarri du, epaitegien aginduz. Izan ere, Eustat estatistika institutuko 80 langilek kontratu finkoa behar zutela erabaki zuen auzitegi batek.

Administrazio Publiko eta Justizia Saileko iturriek azaldu dutenez, 80 plaza horiez gain, beste 180 antzeko kasu daude Lanbideren barruan, baina oraindik ez dakite horiei dagokien LEPa noiz deituko dute, lehenengo Enplegu Zerbitzuaren Lanpostuen Harremanak onartu behar direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea