Ekonomia -

Ekonomia aurreikuspena

OCDEk % 1,7ra igo du Espainiaren 2015erako hazkunde aurreikuspena

2016. urteari begira, barne produktu gordina % 1,9 haztea aurreikusten du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomia % 1,7 haziko da 2015ean, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak egindako azken aurreikuspenen arabera. Irailean argitaratutako aurreikuspena hamarren bat hobetu du.

2016. urteari begira, nazioarteko erakundeak Espainiako barne produktu gordina % 1,9 haztea aurreikusten du.

Irailean argitaratutako txostenean, aurretik egindako hazkunde aurreikuspenak igo egin zituen: 2014rako hazkunde aurreikuspena % 1,2ra igo zuen (aurreko kalkulua % 1ekoa zen) eta 2015erako aurreikuspena, berriz, % 1,6ra (aurreko kalkulua % 1,5ekoa zen).

Hala, urtebeteko epean nazioarteko erakundeak zazpi hamarren igo du 2014rako eta 2015erako hazkunde aurreikuspena. 2013ko azaroan argitaratutako txostenean, Espainiako ekonomia 2014an % 0,5 eta 2015ean % 1 haztea aurreikusi zuen.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak egindako aurreikuspenak Nazioarteko Diru Funtsak urrian egindako kalkuluen ildo beretik doaz. Izan ere, Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak Espainiako ekonomia 2014an % 1,3, 2015ean % 1,7 eta 2016an % 1,8 haziko zela iragarri zuen.

Bestalde, Europako Batzordeak egindako aurreikuspenen arabera, Espainiako ekonomia % 1,2 haziko da 2014an, % 1,7 2015ean eta % 2,2 2016an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea