Ekonomia -

Otsaileko datuak

%1,1 egin du behera KPIak otsailean eta jaitsiera moteldu du

Martxoaren 12an datua baieztatuz gero, Estatistikako Institutu Nazionalaren historian otsailean izaten den lehen jaitsiera izango litzateke aurtengoa. 1960an hasi zen EIN datuak kaleratzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko prezioen indizeak (KPI) %1,1 egin du behera, eta zortzigarren hilabetez jarraian gertatu den jaitsiera moteldu du. Datuak gaur eman ditu ezagutzera Estatistikako Institutu Nazionala (EIN).

Erregaiek (gasolioak eta gasolinak) izan duten garestitzeak eragina izan du datuan eta jaitsiera moteldu du.

Datorren martxoaren 12an datua baieztatuz gero, Estatistikako Institutu Nazionalaren historian otsailean izaten den lehen jaitsiera izango litzateke aurtengoa. 1960an hasi zen EIN datuak kaleratzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontsumorako prezioen indize