Ekonomia -

Akziodunen Batzar Nagusia

Mozkinak areagotuko ditu Iberdrolak aurten

Konpainia “bide onetik” doala goraipatu du Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak. Aurten “baikorrak” direla azaldu du buruzagiak.

Galanen kudeaketa onetsita

1:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko etekin operatiboa eta garbia 2014koa baino handiagoa izatea espero dutela goraipatu du gaur Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak. Ondorioz, akziodunaren ordainsaria mantendu ahal izango dute, 0,27 euro gordin akzio bakoitzeko, gaur onartu dutenez.

Akziodunen Batzar Nagusia egin du gaur Iberdrolak Bilbon. Konpainia ?bide onetik? doala goraipatu du Ignacio Sanchez Galanek. Aurten ?baikorrak? direla azaldu du buruzagiak.

2014ko mozkinez gain, ezagunak dagoeneko -2.327 milioi, 2013an baino % 9,5 gutxiago- konpainiak zorra ia 1.500 milioitan murriztu duela goraipatu du gaur Galanek. Horrela, 2016ko helburutik oso gertu dago, hau da, zorra 25.000 milioitan uztea.

Konpainiako akzioen balioak 2014an % 20,8 gora egin dutela gogorarazi du Galanek. Gainera, akzioen errentagarritasuna % 30,1ean kokatu dela azaldu du agintariak. Iberdrolako akzioen errentagarritasuna Europako lehiakideena baino handiagoa dela nabarmendu du.

UILrekin bat-egitea

Etorkizuneko proiektuen artean, AEBetako UILrekin bat-egitea goraipatu du Galanek. Connecticuten eta Massachussetsen lan egiten du UILk eta enpresako % 81aren jabea da Iberdrola. Galanen hitzetan, etorkizunean Iberdrolaren emaitzaren % 30 suposa dezake filialak.

Batzarrak kontuak onartu ditu. Jose Walfredo Fernandez, Denise Mary Holt eta Manuel Moreu kontseilariak izendatu ditu batzarrak. Era berean, Angel Acebes, Maria Helena Antolin, Santiago Martinez, Jose Luis San Pedro eta Ignacio Sanchez Galan bera berriz izendatu ditu.

Protesta Euskalduna Jauregiaren aurrean

Bestalde, Dani Maeztu eta Diana Nogales EH Bilduko legebiltzarkideek protesta egin dute Bilboko Euskalduna Jauregiaren aurrean, ostiral honetan. ?Oligopolio energetikoaren enpresetako baten? eta Garoñako zentral nuklearra berriz zabaltzearen aurka protesta egin dute.

Maezturen hitzetan, Garoñaren kasua ?Estatuan politika energetikoa nola egiten den eredua da, ate birakarien politika, eta administrazio-kontseiluen erabakien politika, kaleko eta erakundeen politika izan beharrean?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola albisteak