Ekonomia -

Abiadura handiko trena

AHTren errentagarritasuna azaltzeko eskatu dio EH Bilduk Urkulluri

Bestalde, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko azterketaren aurka 842 alegazio aurkeztu dituzte elkarte ekologistek eta gizarte eragileek Gobernuko Azpiordezkaritzaren aurrean.

Dani Maeztu eta Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak. Argazkia: EFE
Dani Maeztu eta Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak. Argazkia: EFE
Dani Maeztu eta Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskura baldin baditu abiadura handiko trenaren inguruko ustezko errentagarritasunaren txostenak aurkezteko eskatu dio gaur EH Bilduk Iñigo Urkullu lehendakariari. Koalizio abertzalearen hitzetan, AHT eraikitzeko egiten ari diren ?sakrifizioak? dagoeneko ezagunak dira.

Dani Maeztu eta Oskar Matute koalizio abertzaleko legebiltzarkideek agerraldia egin dute gaur, Gasteizen. Besteak beste, AHTko inbertsioaren errentagarritasuna eta EAEko hiriburuak lotzeko denborak zalantzatan jarri dituzten azken txostenen inguruan lehendakariari galdetuko diotela iragarri dute. Galderak Eusko Legebiltzarraren ostiraleko saioan egingo dizkiete.

EH Bilduren ahotan, AHTko ?intercity?en kudeaketa EuskoTrenek bere gain hartzea eskatu zuen Eusko Jaurlaritzak, baina zerbitzuaren eskaria eta txartelen salneurria zein izango den jakin gabe.

AHTren inguruko azken informazioak ?eskandaluzkoak? direla uste du Matutek; izan ere, ?proiektua kostu-etekina txosten zorrotzetan oinarritu ez dela argi utzi dute, oportunismo eta propaganda politikoan baizik?.

Orain arte argitaratutako txosten tekniko guztiek ?errentagarritasun ekonomiko eta sozial eskasa agerian utzi dute?, EH Bilduk adierazi duenez. AHT ?gezur handien azpian eraiki eta propagandarekin eutsi? diotela erantsi du koalizio abertzaleak.

EH Bilduren hitzetan, ?Urkulluk inora ez doan proiektu batean milioika euro xahutzen jarraitzea eta diru-kutxa publikoak zorpetzea eskandalu bat da?.

AHTren aurkako 842 alegazio aurkeztu dituzte

Bestalde, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko azterketaren aurka 842 alegazio aurkeztu dituzte elkarte ekologistek eta gizarte eragileek Gobernuko Azpiordezkaritzaren aurrean, Gipuzkoan.

AHT Gelditu plataformak agiri batean jakitera eman duenez, besteak beste, LAB sindikatua, Eguzki talde ekologista, Martutene eta Ulia auzoetako bizilagunen elkarteak, 2016 Desokupatu ekimena eta Alternatibak Eraikitzen eragileek aurkeztu dituzte alegazioak.

20 bat lagunek elkarretaratzea egin dute Gobernuko Azpiordezkaritzaren aurrean, ?AHTren erokeria gelditu? lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu azken albisteak EH Bildu Gipuzkoa