Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

Enplegu Planak 11.000 lanpostu sortzen lagunduko duela esan du Toñak

Bestalde, Toñak iragarri duenez, 85.808 lagunen enplegutasuna hobetu ahal izango da; horietatik, 2.729 gazteak dira.

Arantxa Tapiak laguntza eskaini du enpresen tamaina handitzeko

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak iragarri duenez, berak gidatzen duen sailak aurkeztutako Ekintza Planaren bidez 45.355 enplegu mantendu ahal izango dira eta beste 11.000 sortzen lagunduko du, iaz antzeko programekin egin zuten bezala.

Toñak Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean egin du agerraldia, eta 2013-2016 Enplegu Planaren garapena eta helburuak aztertu ditu bertan.

Sailburuaren arabera, programa horrek 11.004 enplegu sortzen lagunduko du aurten, eta horietako 3.876 autonomoen eta enpresa txikien 2.117 ekimen sortuta lortuko dira.

Gainera, sailburuaren ustean, Enplegu Planak 45.355 lanpostu mantentzen lagunduko du, gehienak (35.335) finantzazioa eta lehiakortasuna hobetzeko 5.590 ekimenen bidez, autonomoen eta enpresa txiki eta ertainen kasuan.

Beste 8.000 lanpostu enplegu zentro bereziei eta formakuntza enpresei dagozkie, eta 1.420 gehiago izaera soziala duten enpresak sortu, ordezkatu edo eraldatzeko prozesuaren bidez mantenduko dituzte.

Bestalde, Jaurlaritzaren planen bidez, Toñaren arabera, 85.808 lagunen enplegutasuna hobetu ahal izango da; horietako 2.729 gazteak dira (aurreneko lanpostua).

2015erako egindako aurreikuspenak eta 2014koak antzekoak dira. Toñak nabarmendu du iaz aurreikusi zutena baino gehiago bete zela programa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Lana berriak