Ekonomia -

Soldaten Estatuko ituna

LAB Confebasken bilerara joango da 'prekarietatea' agerian uzteko

“Uztailaren 3an Confebasken barruan eta ateetan izango gara mahai gainean izan behar den errealitate bat bazterrean ez uzteko”, azpimarratu du Etxaidek prentsaurrekoan.

Ainhoa Etxaide LABeko buruzagia eta Garbiñe Aranburu Ekintza Sindikaleko idazkaria. Argazkia: EFE
Ainhoa Etxaide LABeko buruzagia eta Garbiñe Aranburu Ekintza Sindikaleko idazkaria. Argazkia: EFE
Ainhoa Etxaide LABeko buruzagia eta Garbiñe Aranburu Ekintza Sindikaleko idazkaria. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuan adostutako akordioa ?Euskadi mailan? aztertzeko Confebaskek deitutako bilerara joango direla iragarri du gaur Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko buruzagiak, baina ?prekarietatea inportatzen? lagunduko ez dutela argi utzi du.

Etxaidek prentsaurrekoa eman du Donostian, Garbiñe Aranburu Ekintza Sindikaleko idazkariarekin batera. LAB uztailak 3ko bileran izango dela aurreratu du idazkari nagusiak, baina ?langabezia eta prekarietatea? agerian uzteko.

?Uztailaren 3an Confebasken barruan eta ateetan izango gara mahai gainean izan behar den errealitate bat bazterrean ez uzteko?, azpimarratu du Etxaidek.

Sindikatuak negoziazio kolektiboan irmo sinesten duela berriro esan du LABeko idazkari nagusiak. Etxaideren hitzetan, lanpostuak sortzeko eta prekarietatea murrizteko neurriak lortzen diren heinean negoziazio kolektiboa ?erabakigarria eta eraginkorra? da.

Etxaide: ?Batzuk edozein hitzarmen sinatzeko prest daude?

?Negoziazioa nahi duten eta nahi ez duten sindikatuen blokerik ez dago. Baina batzuk edozein hitzarmen mota sinatzeko prest daude?, nabarmendu du LABeko ordezkariak.

Horren aurrean, negoziazioei blokeoa kentzeko apustua egiten du LABek, Etxaidek erantsi duenez. Zentzu horretan, lan harremanen ?marko propio? bat eraikitzeko helburuarekin akordioak adosteko negoziazio mahai guztiak deituko dituela adierazi du.

Bestalde, Confebask deialdia ?existitzen ez den negoziatzeko borondate baten plantak egiteko? erabiltzen ari dela salatu du Garbiñe Aranburuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask bideoak