Ekonomia -

Kontratu berria

Gas naturala erabiliko duten lehen bi ferryak eraikiko ditu La Navalek

Balearia ontzi-enpresak egin dio eskaera. Gas naturala erabilita, ferry berriek gutxiago kutsatuko dute, % 30 murriztuko baitira CO2 emisioak.

La Naval ontziola. Argazkia: La Naval
La Naval ontziola.
La Naval ontziola. Argazkia: La Naval

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balearia ontzi-enpresak eta La Naval ontziolak akordioa adostu dute, azken honek gas naturala erabiliko duten Estatuko lehendabiziko bi ferryak eraikitzeko. Kontratu honek 350 milioi euroko inbertsioa ekarriko du.

La Navalek ohar baten bidez jakinarazi duenez, Europan bidaiari gehien eramango duten ferryetako bi izango dira ontzi berriak. 225 metro luze eta 30,4 metro zabal izango dira.

Baleariak egindako eskaeraren arabera, ferry berrien motorrak gas naturalarekin edo dieselarekin erabili ahal izango dira, eta, ondorioz, gutxiago kutsatuko dute, % 30 murriztuko baitituzte CO2 emisioak.

Lehendabiziko ferrya datorren urtean hasiko dira eraikitzen, eta 2018ko lehen hiruhilerako amaituta egongo dela espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao bideoak Bizkaia Lana Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak La Naval albisteak Gasaren prezioa