Ekonomia -

Isurketa kutsakorrak

Volkswagenen presidente berriak eskandalua argituko duela dio

Hala adierazi du mundu guztiko 600.000 langileei zuzendutako gutun batean.

Matthias Muller Volkswagen
Matthias Muller Volkswagen
Matthias Muller Volkswagen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matthias Müller Volkswagen taldeko presidente berriak mundu guztian dituen 600.000 langileei zuzendutako gutun batean ziurtatu duenez, erabat argituko du gas kutsakorren isurketari buruzko iruzarraren gainean gertatutakoa.

Handelsblatt egunkari ekonomikok bere edizio digitalean jaso du aipatutako gutuna, eta bertan Müllerrek zin egiten du ere bezeroen, bazkideen, inbertsoreen eta iritzi publikoaren konfiantza berreskuratzeko lan egingo duela.

"Gertatutakoa atsedenik hartu gabe ari gara argitzen", ziurtatu die munduko auto-ekoizle handiena osatzen duten langileei, eta egoera zaila dela aitortu du: "Gure enpresa sekula izan ez duen erronkaren aurrean dago".

Halaber, taldeko presidente berriak, ostiralera arte Porsche-ko presidente zenak, konpainiaren kalitate- eta antolamendu-estandarrak hobetzea pentsatzen ari dela ere adierazi du.

Volkswagenek onartu egin du 11 milioi ibilgailutan programa berezi bat jarri zuela, eta programa hori gai dela antzemateko autoa noiz dagoen proba bat pasatzen, horren aurrean motorrak gas kutsakor gutxiago isuri eta ingurumeneko agintarien mugak bete ditzan.

11 milioi horietatik bost Volkswagen markakoak dira (gainerakoak Volkswagen taldeko beste marketakoak), eta horietattik guztietatik 2,8 milioi Alemanian saldu zituzten.

Taldeak atzo jakinarazi zuenez, hemendik gutxira iruzur horren eraginpean dauden ibilgailuak doan konponduko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruzurrak Gizartea Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Volkswagen albisteak Euskadiko kutsadura Automobilgintzari buruzko albisteak