Ekonomia -

BBK-ren txostena

EAE eta Bizkaiko ekonomiak Estatukoa baino gehiago haziko dira 2016an

BBK Fundazioaren Behatoki sozioekonomikoak ohartarazi duenez, dena den, nazioarteko ezegonkortasunak eragina izan lezake Euskadin.

aGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko eta Bizkaiko egoera ekonomikoaz egindako bere lehen txostena aurkeztu du gaur BBK fundazioaren Behatoki sozioekonomikoak. Horren arabera, erkidegoko eta probintzia honetako ekonomikoak Estatukoa baino gehiago haziko dira 2016.

Barne eskaeraren igoeraren (familiek duten errenta maila igotzean, kredituak lortzeko baldintzak ere hobetuko dira) eta esportazioen gorako joeraren araberakoa izango da hazkunde hori, txostenaren egileek nabarmendu dutenez.

Aurreikuspena positiboa izanda ere, Txina, India eta Brasil bezalako herrialdeek sortutako ezegonkortasunak eta Estatuko ekonomiaren susperraldiaren inguruan dauden zalantzek bilakaera hori zapuztu ahal dute.

Guillermo Dorronsoro Deusto Business School unibertsitateko dekanoak azaldu azaldu duenez, Estatuko familiek, enpresek eta erakundeek duten zorpetze maila handiak eta langabezia tasa altuak eragin dituzte zalantzok. EAEn, egoera hobea da bi faktore horiei dagokionez, baina kutsatze efektua gerta litekeela ohartarazi du.

Dorronsoren hitzetan, azken hilabeteetan izandako susperraldi ekonomikoa ez da oraindik herritarrengana heldu, irabaziak zorpetze maila txikitzera bideratu dituztelako enpresek.

"Gure ekoizpen produktiboa industriala da batez ere eta, ostalaritzan edo zerbitzuetan oinarritutako ekonomietan ez bezala,  enplegua sortzeko inbertsio gehiago behar da. Horregatik astiroago goaz, baina ziurrago ere bai", azpimarratu du Dorronsorok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia