Ekonomia -

Araba

Aernnovak atzera bota du 130 langile kaleratzeko lan espedientea

Enpresa batzordea pozik agertu da, baina zuhurtzia eskatu du enpresaren etorkizunari buruzko hainbat kontu argitzeke daudelako.

Aernnovako langileen protesta ekitaldia. Argazkia: EiTB
Aernnovako langileen protesta ekitaldia. Argazkia: EiTB
Aernnovak atzera egin du

1:19

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aernnovako zuzendaritzak atzera bota du Arabako Berantevilla lantegiko 130 langile kaleratzeko aurkeztutako enplegu erregulaziorako espedientea. Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak egindako kritiken ondotik etorri da enpresaren erabakia.

Gaur goizean premiazko bilera egin dute enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren artean, azken horrek deituta, eta bilera horretan jakinarazi du berria enpresak. Sindikatuen arabera, enpresaz kanpoko arrazoiengatik hartu du zuzendaritzak lan erregulaziorako espedientea atzera botatzeko erabakia.

Enpresa batzordea pozik agertu da, baina zuhurtzia eskatu du enpresaren etorkizunari buruzko hainbat kontu argitzeke daudelako. Are gehiago, Juan Carlos Gomez enpresa batzordeko presidenteak Euskadi Irratiari esan dionez, enpresak inbertsioak iragarri beharko ditu lantokiaren etorkizuna bermatu ahal izateko.

Arratsaldean batzartuko dira langileak egoera berria aztertzeko eta aste honetarako deituak zituzten mobilizazioekin zer egin erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Lana ABEEE berriak Ekonomia Eguneko albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Lan gatazkak Gaubea gaur