Ekonomia -

LAN GATAZKA

EEEa erretiratzeko exigituko diote TRWko langileek zuzendaritzari

Langileek eta zuzendaritzak bilera dute bihar, enplegua erregulatzeko espedientearen inguruan hitz egiteko. Gaur, langileen ordezkariak Iruñeko Udalean izan dira, babes bila.

TRWko langileak, pasa den astean.
TRWko langileak, pasa den astean.
EEEa erretiratzeko exijituko diote TRWko langileek zuzendaritzari

0:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ZF TRW enpresaren Iruñako plantara 250 kaleratze ekarriko dituen Enplegu Erregulazio Espedientea bertan behera utz dezala exijituko dio langileen batzordeak zuzendaritzari, bihar egitekoak diren bileran.

Josi Alvarez enpresa batzordeko presidenteak jakitera eman duenez, "enpresaren etorkizuna bermatuko duen plana" abian jartzeko eskatuko diote enpresaburuei. Hedabideen aurrean egin ditu adierazpenok Alvarezek, Iruñeko Udalean zuen hitzordura joan aurretik.

"250 kaleratzeen berri izan genuen eguneko egoera berdinean gaude. Enpresa ez da gurekin bildu, eta ez digu informaziorik eman. Bihar 09:00etan dugu bilera", esan du Alvarezek.

Enpresaren emaitzen inguruan alde batek eta besteak plazaratu dituzten zenbakien arteko aldeei buruz galdetuta, langileen ordezkariak erantzun du eurek ez dutela daturik asmatu: "Eman ditugun zifrak ikuskatuta daude", zehaztu du.

Azken egunotan, erakundeetatik eta herritarren aldetik jasotako babesa eskertu du Alvarezek. "Bidegabekeria baten aurrean gaude, eta bidegabekeriak salatu egin behar dira", esan du.

Urtarrilaren 30erako deitu duten manifestazioarekin bat egiteko eskatu diote gaur langileek Iruñeko Udalari. Nafarroako hiriburuan bertan egingo da manifestazioa, 17:30ean, autobus geltokitik abiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Iruñea Enplegu erregulazioko espedienteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Automobilgintza