Ekonomia -

Landaben

TRWko langileek zazpi orduko lanuzteari ekin diote

Beharginen ordezkariek ez dute erabat baztertzen elkarrizketaren bidea, baina Landabengo zuzendaritzarekin "ezinezkoa" dela iritzita multinazionaleko buruzagiekin eseri nahi dute.

TRWko langileen elkarretaratzea. Artxiboko irudia: EFE
TRWko langileen elkarretaratzea. Artxiboko irudia: EFE
TRWko langileen elkarretaratzea. Artxiboko irudia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negoziazio epea akordiorik gabe amaitu ondoren, zazpi orduko lanuzteari ekin diote gaur Landabengo TRW lantegian, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. 250 langileren kaleratzea eragozteko hartu-emanek ez dute fruiturik eman.

Akordio batera heltzeko elkarrizketak gauerdira arte iraun bai, baina ez dute elkar ulertzerik izan.

Zuzendaritzaren azken proposamena 123 kaleratze eta gelditzen direnentzat lan baldintzetan aldaketak egitea izan da, "onartezina" langileen ordezkarientzat. Hala ere, ez dute etsi eta zuzenean multinazionalaren zuzendaritzarekin negoziatzen saiatuko dira.

Zazpi orduko lanuztea eta ordu beteko batzarra lantegi barruan, hori TRWko 620 langileek gaur hasi duten greba eredua, greba orokorra baino leunagoa delakoan. Txanda guztietan beteko da zazpi orduko lanuztea eta ordubeteko lanaldia.

Ez dute erabat baztertzen elkarrizketaren bidea, baina Landabengo zuzendaritzarekin "ezinezkoa" dela iritzita multinazionaleko buruekin eseri nahi dute aurrez aurre lantegiaren etorkizunaz mintzatzeko. Horretarako, TRWko Europako Batzordearen bitartekaritza baliatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Iruñeko bideoak Albisteak Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan