Ekonomia -

Emaitzak

Burtsak BBVA eta CaixaBank zigortu ditu, mozkinek behera egin ondoren

BBVA eta CaixaBank bankuen irabaziek % 53,6 eta % 27,2 egin dute behera 2016ko lehen hiruhilekoan, hurrenez hurren, iazko epe bereko datuekin alderatuta. Burtsan % 8 eta % 4 inguru galtzen ari dira.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVA eta CaixaBank bankuen mozkinek behera egin zuten 2016ko lehen hiruhilekoan, iazko epe bereko datuekin alderatuta. Inbertitzaileek bi entitateak zigortu dituzte; izan ere, % 8 eta % 4 inguru galtzen ari dira Burtsan.

CaixaBankek 273 milioi euroko irabazia lortu du lehen hiruhilekoan, iaz baino % 27,2 gutxiago, bankuak jakitera eman duenez. Barclays Bank SAU entitatearen bat-egiteak “ondorio bereziak” izan dituela azaldu du.

Bestalde, BBVAk 709 milioi euroko mozkinak lortu ditu 2016ko lehen hiruhilekoan, iaz baino % 53,8 gutxiago. Horren eragileen artean, kanbio-tasa, finantza operazioengatik jasotako diru-sarreren beherakada eta ezohiko diru-sarreren falta aipatu ditu bankuak.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako agiri batean, 2015eko urtarrila eta martxoa artean, Txinako CNCB bankuan zuen parte-hartzearen zati bat saldu eta horrek kontuak bultzatu dituela gogorarazi du BBVAk.

Espainian, BBVAk 234 milioi euro irabazi zituen martxora arte, iaz baino % 23,6 gutxiago. Higiezinen unitateak 113 milioiko galerak izan zituela erantsi du, nahiz eta 2015eko martxoan izandakoak baino % 26,5 gutxiago izan.

2015eko apirilean Catalunya Banc erosi ondoren, gastuek % 14,4 egin zuten gora. Herrialde batzuetako inflazio handiak, dibisek eta hazten ari diren merkatu batzuetan egindako inbertsioek ere gastua areagotu zuten, BBVAk azaldu duenez.

BBVAk 49 milioi euro irabazi zituen AEBetan (% 62,5 gutxiago); beste 133 milioi, Turkian (% 3,4 gutxiago); 489 milioi, Mexikon (% 6,9 gutxiago) eta 182 milioi, Hego Amerikan, Venezuela barne (% 19,6 gutxiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak