Ekonomia -

Diru birtuala

Bitcoin berak sortu zuela baieztatu du Craig Wright australiarrak

Urte askotako espekulazioari amaiera emateko, BBC katean eman duen elkarrizketa batean onartu du teknologia alorreko enpresariak bera izan zela kripto-txanpon birtualaren sortzailea.

Bitcoin, martxan. Argazkia: EiTB
Bitcoin, martxan.
Bitcoin, martxan. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Craig Wright teknologia alorreko enpresari australiarrari egindako elkarrizketa batean iragarri du bera izan zela Bitcoin kripto-txanpon birtualaren sortzailea.

Wrightek hainbat hedabideri egin die aitortza, tartean BBCri, eta proba teknikoak aurkeztu ditu, diru digitala trukatzeko sistema honen jatorriari buruzko espekulazioei amaiera emate aldera.

Wrightek Nakamoto ezizenarekin asmatu zuen diru digitala, 2008an, eta 2009rako publiko egin zuen softwarea, bitartekaririk gabe diruarekin kudeaketak egiteko aukera emateko.

Australiarrak aitortu du bera izan zela Satoshi Nakamoto Bitcoinen sortzaile gisa identifikatzea ahalbidetu zuenetako bat, 2014an. Horren harira, informazioa zabalduko du Satoshi Nakamoto bera dela egiaztatzeko.

Jon Mantonis ekonomialari eta Bitcoin Foundationen zuzendarietako batek guztiz sinetsi du Wrightek esan duena. "Londresen egindako froga saioan, datuak hiru lerrotan aztertzeko aukera izan nuen: kriptografikoa, soziala eta teknikoa", azaldu du. "Craig Wrightek hiru kategoriak betetzen dituela pentsatzen dut guztiz", gaineratu du.

Wrightek azaldu duenez, Satoshi Nakamotoren nortasunari buruzko espekulazioak amaitzeko hartu du egiea esateko erabakia. 2015eko abenduan Wired eta Gizmodo aldizkariek argitaratu zuten Wright izan zitekeela Bitcoinen sortzailea, ustez lapurtu zizkioten dokumentu batzuk jaso ostean.

Hala ere, ez omen du bitcoin-en irudi bihurtu nahi, eta "nahiago" omen zuen ezkutuan jarraitu.

BBCren arabera, Satoshi Nakamotok, hau da, Wrightek milioi bat inguru bitcoineko ondarea eskuratu du, 392 bat milioi euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Ekonomia 2024 Gaurko azken orduko albistea Australia albisteak gaur Interneteko berritasunak Ozeania azken ordukoa