Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

Amiantoaren biktimei kalte-ordaina emateko funtsa sortu du Euskadik

Bide judizialera jotzeko aukerarik ez duten familiei edo beharginei kalte-ordaina emango diete funtsari esker; izan ere, biktima askok ez dute dirua enpresa bati eskatzeko aukerarik.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amiantoaren biktimak aintzat hartzeko aurrerapausoa eman du Eusko Jaurlaritzak; izan ere, kalte-ordaina emateko funts bat sortu du.

Amiantoaren ondorioz kalteren bat izan dutenei erabateko kalte-ordaina ematea da helburua, Gasteizko Exekutiboak azaldu duenez.

Bide judizialera jotzeko aukerarik ez duten familiei edo beharginei kalte-ordaina emango diete funtsari esker; izan ere, biktima askok ez dute dirua enpresa bati eskatzeko aukerarik.

Jaurlaritzaren esanetan, amiantoaren ondorioz gaixotu diren pertsonen auziak gero eta gehiago dira. Amiantoarekin lotura izan eta urte batzuetara, enpresa batzuk desagertu edo berregituratu egin dira. Horrek gaixoei kalte-ordaina emateko bidea oztopatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Albisteak