Ekonomia -

ArcelorMittal

Aurretiko erretiro gehiago eskatu ditu Arcelorreko langile-batzordeak

Era berean, kalte-ordain handiagoak eskatu dizkio langile-batzordeak zuzendaritzari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako Arcelorreko langile-batzordeak aurretiko erretiro gehiago eta kalte-ordain handiagoak eskatu dizkio zuzendaritzari.

Arratsaldean egin dute bilera eta langileen ordezkariek eskaintza hori luzatu diote zuzendaritzari, enpresak egin nahi dituen lekualdatzeen aurrean.

Aurretiko erretiroak Arcelorrek Euskal Herrian dituen lantegi guztietan aplikatzeko eskatu dute. 55 urtetik gorako langileengan izango luke eragina aipatu neurriak, eta horiek utzitako lanpostuak Zumarragako lantegitik kaleratutako beharginek beteko lituzkete, Estatuko enpresetara joan beharra saihestuz.

Era berean, Zumarragako lantegiaren itxierak eragindako lekualdatzeak borondatezkoak izatea galdegin dute.

Amaitzeko, kalte-ordainak handiagoak izatea eskatu dute: lan egindako urte bakoitzeko,  60 egun.

Langile-batzordearen arabera, zuzendaritzak proposamena aztertzeko konpromisoa hartu du, bi aldeen jarrerak “oso urrun” egon arren.

EFE albiste-agentziak zabaldu duenez, zuzendaritzak esan du bileran ez dela aurrerapenik izan eta ezberdintasuna nabarmenak direla. Hala ere, negoziatzen jarraituko dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao bideoak Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Lana berriak Ekonomia Zumarraga bideoak