Ekonomia -

Industria

Bizkaiko metal sektoreak 1.500 lanpostu sortu zituen 2015ean

“Kezka nagusia” munduko ekonomiaren geldialdia dela azpimarratu du Bizkaiko Metal Enpresen Federazioak (FVEM).

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz 1.500 lanpostu berri sortu zituen Bizkaiko metal sektoreak, eta okupazioak % 4,5 egin zuen gora. Urteko azken hiruhilekoan, lanpostuen sorrerak EAEko batezbestekoa bikoiztu zuen. Guztira, 50.000 pertsona ari dira lanean, metal sektorean.

Jardueraren hazkundeak aurten ere jarraitzea espero du Bizkaiko Metal Enpresen Federazioak (FVEM), agiri batean azaldu duenez.

FVEMen hitzetan, bigarren hiruhilekoan joera positiboa mantendu daiteke Bizkaiko metal sektorean, nahiz eta “martxoan datu kaskarrak” izan. Metal industria Euskadiko motor esportatzailea da eta Bizkaian ere gehien esportatzen duten hamar azpisektoreetatik sei bertan kokatzen dira.

FVEMen Batzar Orokorrean, Bilbon, testuinguru ekonomikoaren txostena aurkeztu dute goizean. “Kezka nagusia” munduko ekonomiaren geldialdia dela azpimarratu dute.

Zalantza makroekonomikoez gain, sektoreak beste arazo batzuk ditu; besteak beste, Txinako altzairuaren ‘dumping’a eta energiaren kostuak Espainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Azken ordukoa Bizkaia Lana berriak