Ekonomia -

OCU

Nafarroa, erregaia merkeen saltzen dutenen artean

Espainiako Estatuko probintzia merkeenen eta garestienen arteko aldea % 9rainokoa da.

Nafarroa, erregaia merkeen saltzen dutenen artean. Argazkia: EiTB
Nafarroa, erregaia merkeen saltzen dutenen artean.
Nafarroa, erregaia merkeen saltzen dutenen artean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa da Espainiako Estatuko probintzien artean erregaia merkeen saltzen duenetako bat, OCU erabiltzaileen eta kontsumitzaileen elkarteak egindako ikerketa batean agertzen denez.

8.705 gasolindegitako gasolinaren eta dieselaren prezioak aztertu dituzte 2016ko lehenengo lau hilabeteetan.

Hala, alderaketa horretan ondorioztatu dute Segovia, Soria eta Nafarroa direla merkeenak, Ceuta, Melilla eta Kanariak kenduta, bertan merkeagoak baitira beste baldintza batzuk dituztelako. Gainera, Balearren eta Segoviaren artean, hau da, garestienaren eta merkeenaren artean, aldea % 9koa da.

Gaztela-Leonek, Kantabriak, Errioxak eta EAEk hidrokarburoen gaineko zerga dute, baina ez da ezartzen tramo autonomikoak.

Madrilek, Aragoik eta Nafarroak tramo autonomikoa ezartzen dute, baina baimendutako gehienezkoaren (litroko 4,8 zentimo) erdi parean. Hala, Madrilek litroko 1,7 zentimo ezartzen ditu; eta Aragoik eta Nafarroak, 2,4.

Gasolindegien gaineko eskumen mailak ere eragina du, eta horri esker Nafarroak batez beste prezio merkeagoak eskaintzen ditu. Era berean, supermerkatuei lotutako gasolindegien kopuruak ere ba omen du eragina, geroz eta gehiago eduki lehiakortasuna areagotu egiten delako, eta horrek prezioak merkatzen dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Espainia bideoak Ekonomia berriak Albisteak Erregaiak