Ekonomia -

Lan Eskaintza Publikoa

2.000 parte hartzailetik gora, Nafarroako Hezkuntzako LEPan

Gaur gaztelaniazko probak egingo dituzte eta bihar, ostera, euskarazkoak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deituta zeuden 3.231 lagunetatik 2.058 pertsona aurkeztuko dira asteburuan egingo diren Nafarroako Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko azterketetara.

Nafarroako Hezkuntza Sailak maisu-maistra espezialitateetan 2011tik egiten duen lehendabiziko deialdia. Gaztelaniazko probak gaur egingo dituzte; euskarazkoak, bihar.

Gutxi gorabehera, deitutakoen % 75ek egingo dituzte euskarazko probak eta gaztelerazkoen kasuan, berriz, % 55ek.

Gaztelerazko probak gaur egingo dituzte Bigarren Hezkuntzako Plaza de la Cruz, Navarro Villoslada eta Padre Moret institutuetan eta euskarazko azterketak, berriz, igandean egingo dituzte Ochoa de Olza, Iturrama eta Biurdana institutuetan.

Euskarazko probei dagokienez, 1.031 pertsonak egingo dute azterketa espezialitate hauetan: 26k Entzumena eta Lengoaian, 197k Hezkuntza Fisikoan, 328k Euskeran, 70k Musikan, 210ek Pedagogia Terapeutikoan eta 200k Ingelesan.

Bestalde, 1.027 lagun aurkeztuko dira gaztelaniazko probetara: 279 Hezkuntza Fisikoan, 93 Entzumena eta Lengoaian, 125 Musikan eta 530 Pedagogia Terapeutikoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak