Ekonomia -

Lan gatazka

Usurbilgo Ingemarreko langileek bideragarritasun plana eskatu dute

175 langiletik 77ra murriztu da langile kopurua 2009tik, eta beharginek 53 egun daramatzate mugagabeko greban.

Ingemarreko langileen ordezkarien prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB
Ingemarreko langileen ordezkarien prentsaurrekoa.
Ingemarreko langileen ordezkarien prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Usurbilgo Ingemar enpresako langileen ordezkariek bideragarritasun plan bat eskatu diete zuzendaritzari eta erakundeei, marmola eta granitoa ekoizten duen lantegiak aurrera jarrai dezan. Beharginek 53 egun daramatzate mugagabeko greban.

Manu Tena ELAren ordezkariak eta Xabier Udabe eta Victor Guerra batzordeko kideek aldarrikapen hori egin dute prentsaurreko batean, eta greban jarraituko dutela ohartarazi dute, bideragarritasun plana martxan jarri arte.

Langileek gogorarazi dute 2009tik "berregituraketa asko" jasan dituela enpresak, eta 175 laguneko lantaldea izatetik 77ra murriztu dela. Helburua ekoizpena Galiziara eramatea omen da, bertan ere beste lantegi bat baitu Ingemarrek.

Zuzendaritzak 6 hilabetez lanik ez egiteko txostena aurkeztu zien langile guztiei ekainean, baina ordutik "ez dute negoziatzeko asmorik agertu", ordezkarien esanetan.

Denbora tarte horretan, langileek auzitegietara jo dute, eta Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin jarri dira harremanetan "inbertitzaileak erakartzen saiatzeko", baina ez dute lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Grebak gaur Ekonomia berriak Usurbil argazkiak Gaurko azken ordukoa