Ekonomia -

Erregaien salneurria

Gasolinak % 4 behera egin du azken hilabetean, eta gasolioak % 3

Motor-erregaiak % 1 baino gehiago merkatu dira aste honetan. Gasolina litro bakoitzak batezbeste 1,135 euro balio ditu eta gasolio litroak 1,015.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-erregaiak berriro merkatu dira aste honetan eta salneurrien jaitsiera esanguratsua da jadanik azken hilabetean. Europako Petrolio Buletinak gaur jakitera eman duenez, gasolinak % 4,06 behera egin du eta gasolioak % 3,33. Erregaiak % 1 baino gehiago merkatu dira aste honetan.

Datuen arabera, gasolina litro bakoitzak batezbeste 1,135 euro balio ditu Espainiako gasolindegietan, duela astebete baino % 0,79 gutxiago eta urte hasieran baino % 0,53 gutxiago.

Bestalde, gasolio litro bakoitzak batezbeste 1,015 euro balio ditu, duela hilabete bat baino % 1,17 gutxiago, baina urte hasieran baino % 0,89 gehiago.

Salneurrien azken beherakadak petrolio gordinak nazioarteko merkatuetan izandako balio-galerarekin batera gertatu dira. Brent upelak 43 dolar inguru balio ditu egun.

Petrolio gordinaren beherakada berriak azken bi urteetako balio-galeran sakondu du. Hala, gasolina eta gasolioa 2012ko irailean baino % 25,28 eta % 29,56 merkeagoak dira, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Gasolinaren prezioaren igoera