Ekonomia -

Epaia

Justizia, finko eta aldi baterakoen kalte-ordainak parekatzearen alde

Europako Justizia Auzitegiaren ebazpenaren arabera, bi langile mota horiek lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina jaso beharko dute.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Justizia Auzitegiak ebatzi du Espainiak ezin dituela kalte-ordaina zehazterako orduan ezberdintasunak egin langile finkoen eta aldi baterako langileen artean, eta, beraz, bi langile mota horiek 20 eguneko kalte-ordaina jaso beharko dutela lan egindako urte bakoitzeko.

Langile finkoei eta aldi baterakoei tratu berdina ematea agindu dio Europako Justizia Auzitegiak Espainiari. Egun Espainian indarrean dagoen legediaren arabera, aldi baterako langileek 8 eta 12 egun bitarteko kalte-ordaina jaso behar dute lan egindako urte bakoitzeko, eta ezer ere ez, berriz, bitarteko langileek.

"Langile horrek bitarteko kontratu bat izatea ez da aipaturiko kalte-ordaina ukatzeko arrazoi objektiboa", adierazi du Europako Justizia Auzitegiak irailaren 14ko epaian.

Europako Justizia Auzitegiak Ana de Diego Porras Espainiako Defentsa Ministerioko langileari arrazoia eman dio eta ez dago epai horren aurka helegiterik jartzerik. Aipaturiko epaiaren arabera, bitarteko langileen kalte-ordainen interpretazio juridikoa aldi baterako langileei ere aplikatu ahal zaie.

Europako magistratuen esanetan, Espainiako araudiak iraupen mugatuko lanari buruzko 1999ko Europako zuzentarauko laugarren klausula urratzen du; izan ere, kontratua amaitu zaien bitarteko langileei ukatu egiten zaie kalte-ordaina jasotzea, baina onartu egiten zaie langile finkoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europako herrialdei buruzko albisteak Lana albisteak Espainia argazkiak Ekonomia albisteak Albisteak