Ekonomia -

IMSERSO

Halcon eta Barcelo zigortu dituzte, Imsersoren lehiaketengatik

Imsersoko bidaien lehiaketara elkarrekin aurkeztu dira 1998tik bi taldeok, aldi baterako enpresa-elkarte baten bidez. Jokabide hori 'ez leiala' izan dela argudiatuta zigortu dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) 1,21 milioi euroko zigorra ezarri dio Halcon bidaiak enpresari eta 619.500 euroko zigorra Barceló bidaiak agentziari, "Imsersoko bidaien lehiaketetan lehiaren kontrako jardunbideak" erabili izana egotzita.

1998. urtetik bi enpresak elkarrekin aurkeztu dira Imsersoko lehiaketetara, aldi baterako empresa baten bidez, eta ez dute inoiz elkarrekin lehiatzeko eskaintzarik aurkeztu, batzorde horrek gaur jakitera eman duenez.

Ebazpenaren arabera, aldi baterako enpresa-elkarte bat ezin da horrelako lehiaketetara "behin eta berriz jarraian" aurkeztu, eta "oso larria" da azken urteotan egin dutena. Bi agentziok Lehiaren Defentsarako Auzitegiak 2000. urteko urriaren 25ean kaleratutako ebazpena urratu dutela dio zigorra argudiatzeko kaleratutako idatziak.

Orduko hartan, lau bidaia agentzia zigortu zituen Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, Imsersoko lehiaketa publikora "eskaintza berberak" aurkezteagatik, eta esleipena edozein izanda ere, horren kudeaketa euren artean adosteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak