Ekonomia -

Errenta aitorpena 2016

Arabako zergadunek gaurtik aurrera jasoko dute autolikidazioen dirua

Zirriborroa jaso ez dutenek apirilaren 11tik ekainaren 26ra bitarte egin dezakete aitorpena foru bulegoetan eta finantza erakundeetan.

Arabako Foru Aldundiaren argazkia. Iturria: Zarateman
Arabako Foru Aldundiaren argazkia. Iturria: Zarateman
Arabako Foru Aldundiaren argazkia. Iturria: Zarateman

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak apirilaren 5etik aurrera itzuliko die dirua errenta aitorpenaren proposamena jaso dutenei, Foru Ogasunak ezarritako epeei jarraiki. Gehienez ere, 48 orduko epean jasoko dute dirua zergadunek.

2016ari dagokion Errenta Aitorpenaren kanpaina martxoaren 20an abiatu zuen Foru Ogasunak, orduan hasi baitzen autolikidazioak bidaltzen. Proposamenak ekainaren 15era arte alda daitezke.

Zirriborrorik jaso ez dutenei dagokienez, apirilaren 11tik ekainaren 21era arte dute aitorpena egiteko epea. Zergadunek Arabako Foru Aldundiaren Ogasun Sailaren bulegoetan, finantza entitate laguntzaileen bulegoetan eta baimendutako aholkulari eta kudeatzaileen bulegoetan egin ahalko dute (Rent@raba). Aitorpena euren kontura etxean egin nahi dutenek (Autorenta) apirilaren 21etik ekainaren 26ra arteko epea izango dute. Internet bidez egitea ere badago (Rentared); kasu honetan, epea zabalik dago jada, eta ekainaren 26an itxiko dute.

Aitorpenen % 68 itzultzekoak izango dira, Arabako Ogasunaren arabera. Dirua jasoko duten 119.450 zergadunei, batez beste, 987 euro itzuliko dizkietela aurreikusi du. 47.650 zergadunek, ordea, dirua ordaindu beharko diote Foru Aldundiari; batez beste, 1.444 euro bakoitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa