Ekonomia -

Espekulazioa geldiarazteko

Liberbanki buruzko operazio espekulatiboak debekatu dituzte, hilabetez

Azken saioetan, aldakortasunak eragina izan du laburrerako salmentetan eta espekulatiboetan, ustez, horretarako arrazoi objektiborik ez badago ere.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak Liberbanki buruzko epe laburrerako salmentak eta operazio espekulatiboak egitea debekatu du hilabetez; izan ere, azken saioetan izandako aldakortasun handiak eragina izan du eragiketa horietan, ustez, horretarako arrazoi objektiborik ez badago ere.

Gaur igorritako komunikatu batean ikuskatzaileak azaldu duenez, emandako baldintza guztiak aztertu ostean hartu du erabakia; bereziki, Liberbanken kotizazioak izan duen eboluzioa ikusita, hain justu, Banco Popularri buruzko ebazpenaren ondoren.

Liberbanken akzioek % 40,61eko murrizketarekin itxi zuten astea, 14 astez beheranzko joera izan eta gero. Beherakada hori are nabariagoa izan da azken bi asteetan, EFE agentziak kontsultatutako adituen arabera, Banco Popularraren egoerak eraginda. Aurreko astean Santanderrek Banco Popular erosi zuen, euro baten truke.

Debekua gaur hasi eta 2017ko uztailaren 12ko 23:59ak arte egongo da indarrean, baina baliteke da debekua luzatzea edo data hori heldu baino lehen altxatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak Eguneko albisteak