Ekonomia -

Ekonomia aurreikuspenak

Jaurlaritza: 'Litekeena da euskal ekonomia % 3 inguru haztea aurten'

Ekonomiaren bilakaera ona ikusita, soldatak igotzea komeni dela esan du beste behin Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak.

Pedro Azpiazu
Pedro Azpiazu
Euskal ekonomiaren hazkundea % 3tik gertu egon dela esan du Azpiazuk

1:30

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,9 hazi da 2017ko bigarren hiruhilekoan, iazko epe bereko datuekin alderatuta eta sasoiaren eta egutegiaren eraginak kendu ostean, Eustatek aurreratu dituen datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,9koa izan da hazkundea.

Eskaintzaren ikuspuntutik, urtetik urterako hazkundeak aurrekoan hartutako joerari eutsi dio 2017ko bigarren hiruhilekoan, gehienbat zerbitzuen sektoreak bultzatuta, industriaren egoera onak eta eraikuntzak 2016ko amaieran hartutako joerak bultzatuta.

Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostu gisa zenbatuta, % 2,2 hazi da, aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Hiruhilekotik hiruhilekorako tasa % 0,8koa izan da.

Informazio gehiago, laster...

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Lana albisteak Ekonomia Albisteak Eustat gaur BPGd Nafarroa