Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Egun historikoa Arabako Errioxako ardoentzat, 'bereizketa' lortu ostean

Ekonomia

Errioxako jatorri-izena

Egun historikoa Arabako Errioxako ardoentzat, bereizgarria lortu ostean

Agentziak | Erredakzioa

2017/08/11

Errioxako Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluak gaur onartu duenez, 2017ko uztako ardoetan kategoria berriak ezarriko dituzte, 'eskualdea' eta 'udalerria' zehaztuta.

1:16
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Egun "historikoa" da gaurkoa Arabako Errioxako ardoentzat, hainbat urtez eskatutakoa bete egin da eta: Errioxako jatorri-izenaren baitan dauden ardoak bereizi ahalko dira, "eskualde eta udalerria" zehaztuta.

Arabako Errioxako Upeltegien elkarteak (ABRA, gaztelerazko sigletan) pozez hartu du Errioxako Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluak hartutako erabakia, eta marka historikotzat jo du.

ABRAren esanetan, katalogatzeko bi era berri horiek "produktuaren jatorriari buruzko informazio argia" eman eta "esklusibotasun gehiago" bermatuko dute. Horrez gain, uste du Arabako Errioxako ardoen jatorriak eta bertako herriek "ikusgarritasun" handiagoa izango dutela, eta, horrenbestez, "euren jatorriaren berezitasunaren arabera" hautatu ahal izango direla.

Hartara, ABRAk aldi baterako bertan behera uztea erabaki du 'Arabako Mahastiak' zigilua garatzeko zeukan asmoa, baina, ohartarazi duenez, ez du baztertzen egitasmo horri berriro ekitea, baldin eta gaur hartutako erabakiak ez diren "behar den moduan" garatzen edota ez badiete "aurreikuspenei erantzuten".

Eusko Jaurlaritzak txalotu egin du erabakia, eta “eszenatoki berri” honetan ardoak “benetan bereizteko baldintzak” ematen direla adierazi du.

“Gaur, Arabako Errioxak eskaera historiko bat bete du”, adierazi du Jaurlaritzak.

Gasteizko Gobernuaren hitzetan, mundu globalizatu honetan “lehentasuna” da “balio erantsia” lortzea ardoetan, “nortasuna eta kalitatea” oinarri.

Bestalde, Eduardo Aguinaco Arabako Aldundiko Nekazaritza diputatuak esan du “lanean” jarraituko dutela Arabako Errioxako ardoek “leku hobea” izateko Errioxako izan deituraren baitan.

Gainera, erabakia hainbat urtetako lanaren ondorio dela gogorarazi du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena