Ekonomia -

The Basque Route

Eusko Jaurlaritzak ibilbide turistikoak eskaintzen ditu Euskadin zehar

The Basque Route Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ibilbideak eskaintzen dituen proiektuaren helburua da turismo fluxuak lurraldean osoan eta urte sasoi ezberdinetan banatzea.

Bizkaia Zubira iristen dira ibilbideok, besteak beste. Argazkia: Jesus Maria Tortajada.
Bizkaia Zubira iristen dira ibilbideok, besteak beste. Argazkia: Jesus Maria Tortajada.
Bizkaia Zubira iristen dira ibilbideok, besteak beste. Argazkia: Jesus Maria Tortajada.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak The Basque Route proiektua aurkeztu du gaur, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ibilbideak eskaintzen ditu programa. Turismo fluxuak banatzea du helburu ekimenak, “baliabide turistikoen ezagutza zabaltzeko eta turismoa urte sasoi ezberdinetan banatzeko”.

Retortillok adierazi duenez, baliabide turistikoak balioan jartzea da helburua, ezagunenez edo hiriburuetan soilik daudenez harago, baita turisten joan-etorriak urte eta lurralde osoan banatzea ere.

“Ekimen honek garapen orekatua bultzatu nahi du, baita ondarearen babesa, tokiko ekonomiaren sustapena eta, funtsean, turista herrialdean inplikatzea bultzatzea ere”, adierazi du sailburuak.

The Basque Route

The Basque Route Euskadin barna ibilbideak egin nahi dituzten bidaiariei zuzenduta dago, gehienak (% 63) autoz iristen direla kontuan hartuta. Webgunean 7 etapa proposatzen dira: 849 kilometroan 100 erakargarri turistiko baino gehiago.

Halaber, aurrez zehaztutako ibilbideez gain, The Basque Route webguneko planifikatzailearen bidez neurrira egindako ibilbideak antola daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea