Ekonomia -

Kontsumoko prezioen indizea

Inflazioa % 1,8ra igo da irailean, elikagaiengatik eta edariengatik

Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, datu honek 2012tik irailean izan den urte arteko igoerarik handiena islatzen du.

Irudia: EiTB
Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) urte arteko % 1,8ra igo da irailean, abuztuko prezioen igoeraren (% 1,6) bi hamarren gainetik, elikagaiak eta edari ez alkoholdunak garestitzearen ondorioz; 2016an merkatu egin ziren.

Estatistika Institutu Nazionalak ostegun honetan argitaratutako KPIaren adierazle aurreratuaren arabera, honek 2012tik irailean izan den urte arteko igoerarik handiena islatzen du.

Datu hori berretsiz gero, KPIak 13 hilabete jarraian izan du datu positiboa, eta, bi hamarreneko igoera hau izan arren, urte hasieran baino maila neurritsuagoan jarri da, inflazioa urte arteko % 3an jarri baitzen orduan.

Hileko bilakaera

Hileko bilakaerari dagokionez, kontsumo prezioak % 0,2 igo dira, abuztuko datuekin alderatuta.

Kontsumo harmonizatuaren adierazle aurreratua (prezioen bilakaera metodo berarekin neurtzen da europar eremuko herrialde guztietan) urte arteko % 1,9koa izan da irailean, abuztuan (% 2) baino hamarren bat gutxiago. Hilekoari dagokionez, adierazlea % 0,6ra igo da.

Estatistika Institutu Nazionalak urriaren 11n argitaratuko ditu inflazioaren behin betiko datuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
KPI albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak