Ekonomia -

Lan-gatazka

Bizkaiko zahar-etxeetako patronalekin akordioa ixtear da, ELAren esanetan

ELAk jakinarazi du azken egunotan patronalekin negoziatzen aritu dela eta atzoko bilera akordioa lortzeko "aukera handiarekin" amaitu zela.

Bizkako zahar-etxeetako langileen manifestazioa / EITB.
Bizkako zahar-etxeetako langileen manifestazioa / EITB.
Bizkako zahar-etxeetako langileen manifestazioa / EITB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaizka Miguel ELAko ordezkariak adierazi duenez, Bizkaiko zahar-etxeetako lan-gatazkari konponbidea emango dion "akordioa hurbil dago" eta LARES eta ELBE patronalek atzo beren bazkideekin egin zituzten asanbladetan hartu zuten erabakiaren berri ematea baino ez da falta.

Hogei hilabete luzez negoziatu gabe egon ostean, joan den urriaren 19an berriro eseri ziren bi aldeak eta ordutik hona negoziazioak areagotu egin direla baieztatu du Miguelek. Azkeneko batzarra atzo egin zuten sindikatuek eta patronalek.

"Oraingoz, bi patronalek ez digute erantzun ofizialik eman eta, beraz, ez dakigu akordiora batuko diren edo ez, baina atzoko bileratik ituna lortzeko aukera handia zela konbentzituta atera ginen", erantsi du.

ELAko ordezkariaren iritzian, bi patronalek jarrera aldatzea eragin duten gakoak hiru dira: batetik, irailaren 26an GESCA patronalarekin erdietsitako akordioa; bestetik, akordio horretara batzeko epea azaroaren 1ean amaitzen dela; eta azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiak itun berrirako baldintzak bertan behera utzi izana.

Gaur, Bizkaiko zahar-etxeetako langileen ordezkariekin bilerak egiten ari da ELA, negoziazioaren xehetasun guztiak jakinarazi eta egoera zein den azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea