Ekonomia -

Gipuzkoa

Garraiolariek N-1eko bidesariaren aurkako mobilizazioa egin dute Andoainen

Hiru sindikatuak deituta, protesta egin dute goizean: kamioi-karabana egin dute, Bazkardotik Sorabillara.

Andoain, gaur. Argazkia: EiTB.
Andoain, gaur. Argazkia: EiTB.
Garraiolariek Gipuzkoako Aldundia kritikatu dute, N-1eko bidesariagatik

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka kamioi izan dira Andoainen goizean egindako protestan, alegia, herri horren inguruan gauzatutako kamioi-karabanan; mobilizazioaren xedea izan da arbuiatzea N-1ean urtarriletik aurrera ezarriko duten ibilgailu astunetarako bidesaria. Hiru Euskal Herriko garraiolarien sindikatuak deitu du martxa.

Hiruk esana eta frogatuta zuen Gipuzkoako Aldundiak hartutako neurriaren aurka dagoela. Sindikatuaren iturriek adierazi dutenez, bertako garraiolariak izango dira kaltetuenak.

Protesta 09:30 aldera hasi da, eta goizean zehar jarraitu du.

Hiru: "Aldundiari ez zaio axola hemengo garraioaren etorkizuna"

Hiru sindikatuak, protestaren ostean egindako prentsaurrekoan, salatu du Gipuzkoako Aldundiari ez zaiola axola "euskal garraioaren etorkizuna"; "dirua jasotzea bakarrik axola zaio", bidesari honek erakusten duenez. Nabarmendu du "duela hainbat urte" hasi zirela "Aldundian izandako askotariko agintariek ezarri nahi izan dituzten" bidesarien aurka egiten.

"Egunero hainbat aldiz igarotzen gara hemendik, gaur egin dugun beste aldiz. Diotenez, euro bakarra ordainduko dugu, baina euro hori biderkatzen da, igarotzen garen bakoitzean; hortaz, azkenean, ehunka euro dira. Hemengo hainbat garraiolarik ezin izango diote aurre egin horri", argudiatu du.

Hiruren esanetan, bidesariak ekarriko du garraiolariek hilabeteko 200na euro ordaintzea, batezbesteko datuen arabera. "Aldundiak iragarri zuenez, bidesari hori prestatuta zegoen kanpoko garraiolariek ordaintzeko; baina, zenbat ordainduko dute kanpokoek? Zenbat ordainduko dugu guk? Orain arte eman diguten datuen arabera, N-1etik igarotzen diren kamioi gehienak kanpokoak dira; baina datu horiek beste era batera ere ikus daitezke: zenbat aldiz igarotzen dira kamioi horiek?", galdetu du.

Honela, kritiko azaldu da: "Saiatu dira sinestarazten kanpoko garraiolariek ordaindu beharko zutela, baina ez da horrela izango". "Hemengo garraiolariok ordainduko dugu azkenean, bai, baina baita Gipuzkoako herritarrek ere, erosketen bidez".

Hemengo garraiobidea erabiltzeko politikak egin beharrean, egiten duten gauza bakarra da suntsitzea; "eta horrek, tamalez, ez du atzerabueltarik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Andoain argazkiak Eguneko albisteak Protestak gaur Gipuzkoako Foru Aldundia Kamioientzako bidesariak