Ekonomia -

Ezbeharra

Langile batek besoa galdu du Abadiñon izandako lan istripu batean

Bizkaiko udalerriko galdategi batean jazo da ezbeharra, gauerdi aldera.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko gizonezko bati besoa ebaki behar izan diote Abadiñoko galdategi batean bart jazotako lan istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra Fundiciones Garbi galdategian izan da 00:10 aldera. Istripuan zauritutako behargina Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri. Medikuek besoa moztu behar izan diote azkenean.

Osalanek ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaiko albisteak Lana berriak Ekonomia Albisteak Abadiño albisteak Durangaldea albisteak