Ekonomia -

Gizarte Segurantza

Pentsiodun-kopuruak %1,49 egin du gora EAEn abenduan

Euskadin, batez besteko pentsioa 1.151,12 eurokoa da; %1,97 igo da 2016ko abendutik.

EAEn, guztira, 548.158 pentsiodun daude. Argazkia: EiTB.
EAEn, guztira, 548.158 pentsiodun daude. Argazkia: EiTB.
EAEn, guztira, 548.158 pentsiodun daude. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentsiodun-kopuruak % 1,49 egin du gora Euskadin 2017ko abenduan; hortaz, guztira 548.158 pentsiodun daude, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak agiri batean astearte honetan jakitera eman duenez.

EAEko batez besteko pentsioa 1.151,12 eurokoa da; 2016ko abenduko datuekin alderatuta, % 1,97 igo da. Hala jakinarazi du abenduaren 26an Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak.

Estatu mailan, 9.581.770 pentsiodun daude 2017ko abenduan, hau da, duela urtebete baino % 1,14 gehiago. Batez besteko pentsioa 927 eurokoa da; pentsio-sistema publikoak, ondorioz, 8.881 milioi euro ordaintzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea