Ekonomia -

Madrilgo Auzitegiaren ikerketa

Xabi Alonsoren kontrako auzia zabaldu dute berriro zerga-iruzurra egotzita

Madrilgo Probintzia Auzitegiak ikerketa egingo du berriro futbol jokalariaren irudi eskubideen kontratuak Ogasunari begira itxurazkoak ziren ala ez zehazteko.

Xabi Alonso futbol partida batean.
Xabi Alonso futbol partida batean.
Xabi Alonso futbol partida batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Probintzia Auzitegiak Xabi Alonso futbol jokalariaren aurkako auzia irekiko du berriro, 2010 eta 2012 bitartean Real Madril futbol taldean jokatzen ari zela zerga-iruzurrik egin zuen argitzeko.

Madrilgo Argibideetako 40. Epaitegiko epaileak orain urtebete artxibatu zuen Alonsoren aurkako auzia, baina orain Madrilgo Probintzia Auzitegiak onartu egin du Jose Javier Polo fiskalburuak artxibatzearen aurka jarritako helegitea.

Madrilgo Probintzia Auzitegiak ikerketa irekiko du berriro futbol jokalariaren irudi eskubideen kontratuak Ogasunari begira itxurazkoak ziren ala ez zehazteko.

Madrilgo Fiskaltzak 2016ko otsailean jarri zuen Alonsoren aurkako salaketa Ogasunari ustez zerga-iruzurra egin izana leporatuta.

Ogasunaren ikerketaren arabera, Xabi Alonsok Madeirako enpresa bati saldu zizkion bere irudi eskubideak, eta hori "itxurazko" eragiketa izan zen, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren ustez. Auzia artxibatu zuen epailearen ustez, ordea, Madeira ez da zerga-paradisu bat, eta, hortaz, jokalariak bere abokatuen "trebetasuna" erabili zuen bere interesen alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Reala Iruzurrak argazkiak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Madril Real Madril azken ordukoa