Ekonomia -

Bilboko Portua

Ricardo Barkala izango da Bilboko Portuko presidente berria

Asier Atutxak uztailean utziko du presidente kargua eta haren tokia Bilboko alkateordeak hartuko du.

Ricardo Barkala. Artxiboko argazkia: EiTB
Ricardo Barkala. Artxiboko argazkia: EiTB
Ricardo Barkala. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Ricardo Barkala proposatuko du Bilboko Portuko Agintaritzaren presidente kargurako, Garapen Ekonomikorako Sailak jakinarazi duenez.

Asier Atutxak uztailean utziko du Bilboko Portuko presidente kargua. 2013ko otsailean hartu zuen ardura hori.

Bilboko Portua Estatuaren eskumena da, baina presidentea Eusko Jaurlaritzak proposatutakoa izan ohi da.

Lehendabizi, Eusko Jaurlaritzaren gobernu-bilerak proposamen ofiziala egin behar du eta, ondoren, Espainiako Sustapen Ministerioak izendapen hori berretsi behar du.

Barkala merkataritza ontziko kapitaina da eta egun Bilboko alkateordea eta hirigintza zinegotzia (EAJ) da.

Portugaleten jaio zen 1955eko martxoaren 22an, baina Bilbon bizi da. 1974tik 1987ra bitartean merkataritza ontzietan aritu zen lanean, eta kapitain izatera iritsi zen. Itsasoa utzi ostean, enpresa ezberdinetan lan egin zuen.

2002tik 2012ra bitartean, Bilboko udaleko hautetsi izan zen, eta handik Eusko Jaurlaritzara joan zen Enplegu sailburuordea izateko. 2015ean bueltatu zen Bilboko udaletxera.

Bestalde, Asier Atutxak PwC kontu ikuskaritza zerbitzuan arituko da uztailetik aurrera, Bilboko Portua bost urtez zuzendu ondoren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bilboko Portua argazkiak Ekonomia 2024 Gaurko azken orduko albistea