Ekonomia -

Goi-bilera Bilbon

Euskal industria eredua G20an aurkeztea eskatu dio lehendakariak B20 taldeari

G20ko herrialdeetako enpresa handiak batzen dituen taldea Bilbon dago Ekonomia Digitala eta 4.0 Industriari buruzko batzar batean.

Urkullu, B20arekin batera, Guggenheimen. Argazkia: Irekia
Urkullu, B20arekin batera, Guggenheimen. Argazkia: Irekia
Euskal eredua aztertzen ari da G20rako lan egiten duen talde bat

1:26

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria G20ko herrialdeetako enpresa handiak biltzen dituen B20 Lidergo Taldearekin bildu da, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, eta Euskadiko industria eredua G20an aurkeztea eskatu du.

Jaurlaritzak Irekia web gunean jakinarazi duenez, bilera gaur bertan Bilboko Guggenheim Museoan egiten ari dira B20ari lotutako nazioarteko sektore pribatuko erreferente nagusiekin batera. Ekonomia Digitalaren eta 4.0 Industriaren eremuan elkarrizketa bat ezartzeko aukera eman du jardunaldiak.

Lehendakariak Jaurlaritza "ekosistema ekonomikoaren erakargarritasuna hobetzeko lantzen ari den hiru ideiak azpimarratu ditu, hots, gizarte-ongizatearen zerbitzura diharduten enpresentzako babesa, digitalizazioaren aldeko apustua (enpresa txikiak eta ertainak bereziki kontuan hartuta) eta nazioartekotzearen erronka".

Jardunaldiaren izenburua B20: Ekonomia Digitala eta 4.0 Industria da, eta tokiko eta nazioarteko enpresa-liderrek hartuko dute parte. Goiz osoan, beren esperientziak eta etorkizunerako joerak azalduko dituzte, eta horretan oinarrituta egingo den eztabaidarekin amaituko da jardunaldia.

Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Basque Industry 4.0 aurkeztu dio B20ko Lidergo Taldeari.

Sailburuak Euskadiko digitalizazioaren diagnostikoa eskaini du, eta "nazioarteko testuinguruan konektibitateari dagokionez hobekien kokatutako Europako eskualdeetako bat dela" adierazi du. Halaber, Euskadin enpresa txiki eta ertainak laugarren industria-iraultzan atzean ez geratzeko bultzatzen ari diren ekintzak azaldu ditu.

Hori dela eta, 4.0 industria-estrategiaren esparruan, "Euskadik azpiegitura irekiak eskaintzen dizkie ETEei, hala nola Digital Innovation Hub edo Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa. Bertan, ETEek teknologia aurreratuak probatu edo testatu ditzakete, enpresa txikientzat oso garestiak diren inbertsioak egin behar izan gabe", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Guggenheim Bilbao museoaren erakusketak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Enpresak Industria sektorea